Kelato

Etilendiamina kelatoa bat osatzen metal batekin

Kelato esaten zaie ioi metaliko baten inguruan eratutako konplexu oso egonkorrei. Konplexuaren ioi metalikoa ez-metalen atomoekin lotzen da, adibidez, nitrogeno, karbono edo oxigenoarekin, lotura kobalente koordinatuak dituen eraztun heterozikliko bat lortzeko[1].

Ez-metalen atomoei estekatzaile deritze, eta metalarekin lotura bat eta sei lotura bitarte sor ditzake.

Kelatoaren egiturak egonkortasun handia ematen dio konplexuari eta zenbat eta eraztun gehiago eratu egonkortasuna gero eta handiagoa izaten da. Horrez gain, ioi metalikoa nolabait babesturik geratzen da estekatzailearekiko lotura-sarearen barnean, beste eratako konplexuen formazioa galaraziz[2].

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 405-406 or. ISBN 84-86967-71-6..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search